17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

DESAGERTU

 

 

Barruko ahotsak esaten dit:

Desagertu.

 

Hego haizea denean esaten dit:

Desagertu.

 

Gauez ezin loak hartuta:

Desagertu.

 

Ezin dut, esaten diot, gorputza

arrasto handiegia da atzean uzteko.

 

Berdin da, esaten dit,

ustelduko da gorputza.

 

Ezin dut, esaten diot,

oinazea sortuko diet maite nautenei.

 

Mina arinduko da, esaten dit,

desagertu.

 

Desagertu, desagertu, desagertu,

desagertu, desagertu.

 

Lokartzen naiz azkenean.

Goizak iratzartzen nau,

 

ezer esan gabe.