17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

BI GIZON NAGUSI AUTO BATEAN

 

 

Bi gizon nagusi gurutzatu ditut autoan.

Autoak ere urteak zituen.

Lagunaren aita zen bata, bertsolari zaharra.

Bestea herriko gay ezaguna.

 

“Neska txiki” esaten zioten diktadura urteetan.

Baina bera beti alai zebilen,

gazteekin kalakan, zerbeza bat eskuan.

Moteldu egin da aspaldian.

 

Eta bertsolariak darama medikura.

Autoan gurutzatu ditut, kontu kontari.

Alabaina, pentsatu dut,

nork daki gizon horien nekeen berri?

 

Nire laguna desagertuta dabil.

Ezkontzako gonbidapena

ematera joan nintzaion etxera,

baina ordurako ez zegoen.

 

Ezkondu nintzen, seme-alabak ere hazi dira.

Eta ez dut lagunaren berri.

Beharbada egunen batean gurutzatuko dut,

autoan noala, oharkabean.