17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

AMAK EINDDAKO JERTSAKIN

 

 

Amak einddako jertsakin hazi gaz eta kalin,

umik eta txoixak hantxe raz eta hobetuen.

 

Zubitxik bi bidar pentsa baik salto etxen ikasi dou

eta abantin duzen kamioitxa altzaten.

 

Nahasta etxen douz dauke eta dakar aditzak.

Ixan be, guk euki eztakau ixe, itsosu bakarrik.

 

Eta bertatik ekarri ixan dou bir gendune.

Etxi, hoba txikixe, oholezku, antxiñaku.

 

Bixitxeko ez, bixitxeko naxa itsosu,

horoizintzi eta ezin leiken gauzan guraxe.

 

Goxa hasten gaz matxasunin, eraten, drogan.

Goxa biharrin, eta hil be bai, batzutan, goxa.

 

Eskerrak danai etxetsauela barre,

boteretsuai eta geure buruai batez be.

 

Hortik diñue gure euskeri ez dala ulertzen,

altuei etxen douela berba, endrerosuk gazela.

 

Onartzen dou. Gu karenka guz.

Hori bai, ez ga bape itxixak.

 

Gutako asko honaxe biharrea etorritxakuk ga,

galleguk, andaluzak, senegaldarrak.

 

Ze esangotsut, launtzarra:

ni hamengoxi na, hauxe ra nire jenti.

 

Erdu geuana nahibozu eta josikotsuau zeuri be jertsa.

Ez pentsa, konto handixaz etxen douz guk jertsak.

 

Ixan be, ez diz artillezkuk. Gozamen, irudimen

eta askatasunezko harixakin josten douz guk

 

amak einddako jertsak.

 

Amak einddako jertsakin hazi gaz eta kalin,

umik eta txoixak hantxe raz eta hobetuen.