17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

SOLOKOETXEKO GREBA

 

 

Unibertsitateko lehen urtean

kale garbitzaileen greba.

Zabor poltsen natura hila,

bertan, atari ondoan.

Zuri-beltzezko telebista.

Larrua jotzen ondoko gelan.

Leonard Cohenen poema liburua,

Izuen gordelekuetan barrena,

anaiari lapurtua, elastikorik gogokoena

ostu izan banio bezala.

 

Solokoetxeko igogailura bidean

langileekin batera nago ilaran.

Heroinazale batek labanaz

bataiatu ninduen leku berean.

Handik jaisten gara hirira,

handik ikusten Bilborik ederrena.

Alde zaharra, tren geltokiaren sabai urdina.

“Itsasoa da, hiriaren erdian itsasoa”.

Mendiak, hodeiak, laster da euria.

Horixe zen nahi nuena.