17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

BIZITZAREN AHOA

 

 

Zorrotza da batzuetan

bizitzaren ahoa.

76.000 etxerik gabeko

daude New Yorken.

72. kaleko metro

geltokiaren ondoan,

bizikletak lotzeko tokian

ikusten ditut lo.

 

Ilaran etzanda,

kartoiekin estalita.

Haietako batek

burua atera du.

Begira gelditu zait.

Hondartzan hiltzera doan

balearen begiradaz.