17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

AMAMA AZKENETAN

 

 

Ez zuen aitona ezagutzen.

Baina gerrako soldaduez oroitzen zen.

Haiek sortzen zioten beldurra

bizirik zegoen.

 

Bi beldur zituen amamak.

Arratoiak eta soldaduak.

Urtebetez egon zen bakarrik gerran,

aitonak ihes egin zuen herritik.

 

Amama bakarrik umeekin.

Kartillarekin janari bila,

soldadu italiarren aldarteaz beldur,

leihoetan koltxoiak jarri eta etxean itxita.

 

Aitona ez zuen ezagutzen.

Gerrako egunez oroitzen zen.

Zarata bat entzun eta, “badatoz”

jartzen zen adi ohean.

 

Zer gertatuko zitzaion

amamari gerran.

Sekula ez zigun kontatu.

Ez dugu jakingo.