Aurkibidea
1. EMAKUMEAK FABRIKATIK BUELTAN
3. URTE ZURIAK
Jainko txiki eta jostalari hura
5. OSTIRALAK NEW YORKEN
6. POESIA ETA HUTSUNEA
7. DAUDENAK ETA EZ DAUDENAK
Aurkibidea
1. EMAKUMEAK FABRIKATIK BUELTAN
3. URTE ZURIAK
Jainko txiki eta jostalari hura
5. OSTIRALAK NEW YORKEN
6. POESIA ETA HUTSUNEA
7. DAUDENAK ETA EZ DAUDENAK
XABIERREN HERIOTZAN
Abenduak eraman zintuen azkenean,
Rilkeren antzera, egun euritsu batean.
Euskaldun jendea Durangoratu zen,
baina zuk beste hitzordu bat zenuen,
jendetzatik eta zaratatik ihesi orduan ere,
hain zinen dotorea.
Asmatu zenuen tradizioa eta kultura elkartzen.
Asmatu zenuen, halaber,
gure zauririk minenetan sakontzen.
Poetaren bidea bakarkakoa baita,
ez ditu printzeak maite ezta oldeak ere.
Alta, hitza eman zenion herriari.
Gutun batean idatzi zenidan
ez zenuela gehiago bidaiatu nahi,
zure garaia igaro zela,
“ez nau izutzen negu hurbilak”.
Guk jarraitzeko duela bostehun urte
Etxeparek hasitako bideari.
Latzak egin zitzaizkidan hitzok,
mediku edo epaile batenak bezain.
Eta handik gutxira joan zinen.
Aurpegi lasaia zenuen hilotz.
Harrigarri lasaia, dena esanda
izango bazenu bezala, dena eginda.
Zer gehiago eska diezaiokegu bizitzari?
Abenduak eraman zintuen azkenean,
Rilkeren antzera, egun euritsu batean.