17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

ANTZO-MENDIKO BILLARRA

 

 

Antzo-mendi tabernara

joaten ginen mutil koskorretan.

Lokala handia zen

eta billar bat zeukan erdian.

Oholezko zorua.

Entzuten zen Velvet Underground,

Ziggy Stardust.

Atzealdean gazteak egoten ziren,

bankuetan eserita eta berbetan.

Mutilak ileak kolorez,

larruzko praka eta takoiekin.

Neskak ileak gora eta

leopardozko elastikoekin.

Billarrean irabazten zuenak

nagusiekin jokatzen zuen ondoren.

Horregatik nahi izaten nuen gailendu,

beraien aurka aritzeko.

Makilaz bola jotzean

beren lepoko kateek eta pultserek

soinua ateratzen zuten.

Batzuentzat deabru hutsak izango ziren,

baina niretzat aingeruak.

Haiekin ikasi nuen hegan egiten.