17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

ESKERRAK ETORRI ZINEN

 

 

Eskerrak etorri zinen, barren,

ostatu hartan nigana.

Eskerrak ausartu zinen.

 

Eskerrak hasi zenuen solasa,

oharkabeko goizalba.

Eskerrak hasi jolasa.

 

O, goizero behatzen zaitut lo,

Modiglianiren margoa.

Itaun eginez neure buruari,

zergatik batu zinen nigana.

 

Ez zeundeke bestela pozago?

Narrasa naiz, zu aldiz bizkorra,

nagia ni, eta zu prestua.

 

Eskerrak eman zenidan musua,

labarraren muturrean.

Eskerrak aldarazi pausoa.

 

O, goizero behatzen zaitut lo

eder bihotz onekoa.

Gorazarre eginez bizitzari,

eskerrak batu zinen nigana.