17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

2 TRENA

 

 

Bronx-eko zootik irten gara 2 trena hartzeko.

Semeak lehenengo bagoian joan nahi du,

aurreko leihotik trenbidea ikusten baita.

Sartu gara.

Umea jarri da puntan.

Grabatzen hasi da mugikorrarekin.

Trenbidea egunargiz,

gero tunelaren beltzean.

Aspertu da.

Eseri da nire ondoan,

grabatu duenari begira.

Geltoki bat, beste bat.

125. kalekora heltzean

trenak galgatu egin du.

Balazten zarata.

Geratu da.

Leihotik geltokiko jendea ikusten dugu.

Ahoa ixten dute elastikoarekin,

garrasi keinuak, haurrak negar batean.

Besarkatu egin ditugu gureak.

Bozgorailutik gidaria.

“Shock batean nago”.

“Zabaldu atea” oihukatzen dute

bagoi barrukoek.

“Zabaldu atea”, ozenago.

Ate batetik bestera bidaiariak.

Gidaria atera da gelatxotik.

Ate bat zabaldu du giltzarekin.

Irten da nasara. Irten gara.

Jendea gertatutakoaz hizketan.

“Salto egin du. Ez, bultzatu egin dute”.

Bagoaz eskaileretan gora.

Polizia, suhiltzaileak.

Taxia hartu eta etxera.

Automobileko telebista txikian

ez dator notizia oraindik.

Mugikorra ahaztuta utzi dugu bagoian.