17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

JAKINTZAT EMANDAKO GAUZAK

 

 

Ez ditzagun gauzak

jakintzat eman.

Belaunaldi batean ez zen eman

elgorriaren aurkako txertorik.

Uste zuten gaitza erabat garaitua zela

eta orain agertu da.

 

Ez dezagun jakintzat eman

berdintasuna,

ez dezagun pentsa garaitu dugula gizonok

barruan dugun arra.

Arrazakeria, homofobia, supremazismoa,

hori dena; elgorria baino makurrago

diren gaitz horiek guztiek

ez dute ezer behar hutsetik hasteko,

gure artean bizkor barreiatzeko.

 

Jakintzat ez da ezer eman behar,

pertsonak garela besterik ez,

zazpi mila milioi lagun baino gehiago,

bakoitza bere bizitza, jatorri eta hizkuntzekin,

eta elkar ondo hartu behar dugula.

Denok, bizitza bakoitza

eta biltzen gaituen lurra.

 

Uste genuen gaitza erabat garaitua zela

eta orain agertu da.