17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

SASIAKAZIA

 

 

Martxoko arratsaldea hotz.

Lorezainek ongi egin zuten lana.

Kimatu zituzten akaziak, bildu adabakiak.

 

Zuhaitz elbarrituen artetik goaz oinez.

Aluminiozko hodeiak,

materia beltza eskanerrean.

 

Duela gutxi arte zuhaitzen adarrak

loturik zeuden, pentsatu dut nik. Dagoeneko

ez dakizu ni maitatzen, pentsatu duzu zuk.

 

Errua ez da inoiz

batena bakarrik izaten.

Negua da, ez gaitu utzi nahi.