17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

KIDEARI

 

 

Dagoeneko ezer ezin da bere onera etorri.

W.H. Auden

 

 

Zer esango, adiskide kutun,

ez naiz aldatu hainbeste.

Hau mundu hau, argi eta ilun,

onartu egin dut, honenbestez.

Eder basoen berdetasunak

eta hiri-zubien lizunak

zoratzen naute oraindik.

Bihoztu arren etorkizuna,

zalantzarako daukat tasuna.

Hain urrun zaude nigandik.

 

Ohikoa amesten jarraitzen dut,

horretan jartzen dut bizia.

Berehala jartzen nau zut

betiereko aurreiritziak.

Etxean hildako emazteak,

eskubide duinen ebasteak,

arrazoibide lausoak.

Injustizia ez da gaztea,

ez da gaitza hori ebaztea

behatuz gure pausoak.

 

Ezkortasunak gogaitzen nau,

begiratzen dut argira.

Zorigaitzak beharrean dirau

baina behin gatoz bizira.

Berdin-berdinak ditut akatsak,

zuzenduko dizkit azken hatsak;

marketsa naiz, zorionez.

Ez nau galaraziko goi-hatsak,

agudo abailtzen nau mahatsak,

maitemintzen naiz pertsonez.

 

Zure inteligentzia, benaz,

egiten dut gehien mira.

Kulturaz, bizitzaz, denaz,

problemak deus ez balira.

Egia izaten da bakuna,

errealitatea zurruna

eta bakana loria.

Lortu nuen denok nahi duguna:

zu bezalako mutil-laguna

ezagutzeko zoria.

 

Zer esango, adiskide kutun,

ez naiz aldatu hainbeste.

Hau mundu hau, argi eta ilun,

onartu egin dut, honenbestez.