17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

DON JUAN
(behin betikoa)

 

 

Bertso berriak jarri nahi ditut

hasi berrien pareko.

Juan de Oņate kapitainaren

ibilerak kontatzeko.

Amerikara ontziratu zen

amets eroak tarteko.

Erregimentu bakar batekin

zerua konkistatzeko.

 

Nuevo Mexiko aldean sarri

irabazi zuen fama.

Indiar aldren jazarpenean

basamortu bete lana.

Kartzelan sartu zientoka eta

akatu ere andana,

libre bizi zen koioteari

jarri nahi zion arrana.

 

Hala eta guztiz, gure indiarrek,

entzun txarreko izaki,

hiriburuan egin zituzten

makinatxo bat sarraski.

Espainiarren guardietatik

hamalau hilez, zehazki.

Gauzak horrela, oņatiarra

sutan jarriko zen, naski.

 

Gure Don Juanen apena ez zen

luzaroan atzeratu.

Handik zebiltzan hamalau indiar

ausaz zituen atzitu.

Urkamendira zihoazenean

bihotza zitzaion urtu.

Heriotzatik libratu eta

hanka bana zien moztu.

 

Gaur egunean, han ageri da

Santa Fe erdiko plazan,

Juan de Oņateren estatua bat

munduak miretsi dezan.

Zaldi gainean, ezpata luze,

irabazlearen trazan.

Hanka bat moztu ez baliote

sinesgarri izango zan.