17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

LEHEN HITZ HORIEK

 

 

Hitzak isilaldi luzearen ostean; ongi da.

W. B. Yeats

 

 

36ko Gabonetan su-etena

izan zen Kalamuako frontean.

Eguberri eguneko bazkarian

mahai berean eseri ziren

ordura arte elkarren aurka

borrokatu zirenak.

 

Jakin gabe, biharamunean,

San Estebantxe egunez,

haietatik ehunka hilko zirela

erasoaldi bortitzean.

 

Zeri buruz egingo zuten hitz?

Euskaraz arituko ziren

Nafarroako eta Bizkaiko gazteak?

Maitasunaz egingo zuten berba,

kirolaz ala liburuez?

Zertan egingo zuten bat?