17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

HAUTATUTAKO ERBESTERA

 

 

Herria zahartzen ari da, adinekoak plazan,

ume gutxi jaiotzen dira.

 

Orain arte eutsi diogu baina ezin da.

Urria da lana eta estuagoa morala.

 

Gogaitu naiz beti ametsean bizitzeaz,

bizi egin nahi dut soilik.

 

Sinistu, gehien maite dudana utziko dut

atzean, betiko galduko dena.

 

Ez pentsa erabakiarekin okertu garena.

Behin hartuta bueltarik ez da.

 

Bagoaz maitea, bagoaz txikiak.

Orain arte eutsi diogu baina ezin da.

 

Bagoaz hautatutako erbestera.

Jakinik hautatutako erbesterik ez dela.