17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

TROTSKI NIRETZAT ZEN

 

 

Trotski niretzat zen traktorearen

atzealdean igota joatea.

 

Trotski niretzat zen laguntxoekin

baineran biluzik bainatzea.

 

Trotski niretzat zen bizikletaren

eskulekuan igota joatea.

 

Trotski niretzat zen lizarrarekin

Amerikako siuxen geziak egitea.

 

Gure familia troskista omen zen.

Baina nik ez nekien zein zen Trotski.

 

Trotski niretzat zen belar-metara

igo eta itsasoa zeharkatzea.

 

Trotski niretzat zen lepokoan gurutzearen

ordez harri koloredunak eramatea.

 

Trotski niretzat zen alboko gelan

emakume bi elkarrekin lotan ikustea.

 

Trotski niretzat zen irudimena,

kamiseta apurtuak eta belar usaina.

 

Badakit beste batzuek ere

egiten zituztela gauza horiek.

 

Gu ez ginen hain bereziak.

Trotskik zituen zapaburu gorputza,

 

izurde begiak eta katamixarren ile gorria.

Hori zen niretzat Trotski, zer bestela.

 

Baina besteek ez gintuzten ikusten horrela.