17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

LIXIBAREN ARTEA

 

 

Trebetasuna behar da lixiba eskegitzeko.

Kanpo-kanpoko lokarrian beti

zuri ederreko izarak.

Gogor tenk eginda.

Barrurago alkandorak, jertseak,

kamisetak, beti galtzarbetik eskegita,

inoiz ez sorbaldetatik

ezta gerritik ere,

marka geratzen zaie-eta.

Kolorezkoak badira iruntzitara,

ez galtzeko tonua.

Arropa pisuak lotzeko erabili egurrezko

orratzak, prenda txikientzat

plastikozko singleak.

Azkenik, leihotik gertuen dagoen

sokan, barruko arropak.

Inork ez ikusteko eran.

Arropak nola eskegi,

halakoa izaten zen pertsona.

Aurrealdean, ondo tenk eginda,

zuri ederreko izarak.