17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

OSTIRALAK NEW YORKEN

 

 

Etorkinak gara hemen, hori da hitza.

Paperak ezin aterata gabiltza,

asegurua, lanerako baimena.

Etorkina izatea hori da,

 

hesiaren beste aldean gaude orain,

utzita Europako bizimodu goxoa.

Etorkinak gara, eta gu baino

okerrago daudenak asko dira.

 

Gaur goizean bertan izan gara

Harlemeko klinika txiki hartan.

Aholkatu digute aseguru publikorik

ez hartzeko paperak lortu nahi baditugu,

 

datu horiek gorde egiten dira-eta.

Luze joan da elkarrizketa,

gure ondoan haur gaixo bat

medikuaren zain egon den ordu luzea.

 

Har ditzagun bizikletak

eta goazen Riverside parkera.

Handik ikusten da Hudson ibaia,

zamaontzi handiak badoaz iparraldera.

 

Parkea garai dago, ez da nabari

azpian daukan autobide erraldoia.

Goazen azkar bizikletan. Bata bestearen

ondoan, sorgin-orratzak bagina bezala.

 

Hemen bizitza bera dago eginkizun.

Baina ez kezkatu, aurrera aterako da dena.

Zurekin batera xamurragoa da,

goazen Riverside aldera.