17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

ZUBIBARRI

 

 

Jende andana bizi zen Zubibarrin:

Pixerunekoak, santanekoak, txaillanekoak…

Ibaiertzean bizi ziren,

kontserba fabriken gaineko

oholezko etxe apaletan.

 

Etxerik etxe zebiltzan umeak libre,

ez zegoen sarrailarik.

Erreka lohian bainatzen ziren

eta jolastu, zegoenarekin,

ontziola zaharrean.

 

Gabonetan andrakilak

oparitzen zizkieten,

amek eskuz josiak,

maindire zaharrekin eta artilez.

Familia handiak ziren,

 

senide asko etxe txiki haietan.

Horiek gutxi baziren,

Saturraraneko kartzelako umezurtzak ere

hartu zituzten batzuek.

Ez zuten ezer eta hori ere banatu.

 

Auzo hori dena bota egin zuten.

Pixerunekoak, santanekoak, txaillanekoak

beste nonbaitera joan ziren.

Egun saihesbidea igarotzen da

noizbait oholezko etxeak zeuden lekutik.

 

Saltoki handi bat ere eraiki zuten

mendiari urratutako orubean.

Hantxe erosten dira

panpinak orain.

Mundu osoan berdinak.