Aurkibidea
1. EMAKUMEAK FABRIKATIK BUELTAN
3. URTE ZURIAK
Jainko txiki eta jostalari hura
5. OSTIRALAK NEW YORKEN
6. POESIA ETA HUTSUNEA
7. DAUDENAK ETA EZ DAUDENAK
Aurkibidea
1. EMAKUMEAK FABRIKATIK BUELTAN
3. URTE ZURIAK
Jainko txiki eta jostalari hura
5. OSTIRALAK NEW YORKEN
6. POESIA ETA HUTSUNEA
7. DAUDENAK ETA EZ DAUDENAK
MADISON PARKEKO EMAKUMEA
Jolasean dabiltza haurrak Madison parkean,
pailazoak, txotxongiloak, kolorea.
Gurasoek amets egiten dute haurren etorkizunarekin,
dena da posible, iritsiko zara urrunera.
Hori pentsatzen dute, txakur beroa jaten.
Alabaina, emakume bat zaborretan bila ari da.
Bestek utzitako janaria jasotzen du,
ketchupa gainera bota eta jan.
Haren gurasoek amets egin ote zuten inoiz
dena dela posible etorkizunean.