17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

BAZABILTZA, WIM

 

 

Bazabiltza, Wim, pianoa jotzen.

Eta nahiz eta urteak igaro eta gorputza zahartu,

nik beti berdin ikusten zaitut.

Mutil bat dago zure barruan,

behin izan zinen haurra

hortxe bizi da oraindik.

Entzun txarreko umea, bizkorra,

bizkorregia beharbada.

 

Isila zara oso.

Pianoa jotzea da zure berba egiteko modua.

Kantatzen duzu baina hitzik gabe, bakarrik soinuekin.

Izan ere, zergatik hautatu hizkuntza jakin bat?

Hobe da gramatika unibertsalera jotzea.

Handik sortu ziren munduko hizkuntza guztiak;

gizaki guztiak eta kultura guztiak

elkartzen dituen hizkuntza jatorrizkotik.

 

Egidazu mesede bat,

ez utzi inoiz jotzeari.

Jotzen duzun bitartean

umea biziko da.