17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

BERLIN, 1990

 

 

Bukatu da antzezlana baina

ez dute antzeztokia bildu.

Aktoreak joan dira

eta hortxe geratu da dena.

Zaintzaileen dorreak, txarrantxa,

argi-fokuak, gerra hotzean bezala.

 

Reichstag-a erorita dago,

Potsdamer Platz da orube hutsa.

Nabari da oraindik hiriaren zatiketa.

Metro-linea aldatu behar da

Mendebaldetik Ekialdera pasatzeko.

Armarik ez dute poliziek han,

semaforoetako gizontxoak kapelarekin,

gizon bakartiak taberna zaharretan.

 

Argazkiak atera nahi dituzu.

Mendebaldean bizi gara, etxe okupatuan.

Beheko solairua adreiluz tapatuta du,

nazi berrien erasoen beldur.

Eskailera metalikoa jaitsi

eta bagoaz kalera.

 

Elkarrekin ikusi ditugu

Berlin Ekialdeko kale lerrokatuak.

“Pozik biziko zen jendea hemen?”.

Argazkiak ateratzen jarraitu duzu.

“Hau zen gurasoek amesten zutena?”.

Kamerari begiratzeko agindu didazu.

 

“Iraultzaren gauzarik onena

hura amestea da, beharbada”.

 

“Zaude isilik. Egin irribarre”.

 

Klik.