17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

TEREZINI BURUZ IRAKURTZEN

 

 

Egun, Terezineko kontzentrazio esparruaz irakurtzen,

San Cristobal gotorlekuko botilez oroitu naiz.

 

Francok hildako errepublikazaleen ehunka gorpu

nola agertu ziren aldean botilak zituztela, Iruņean.

 

(Diktadoreak elkarren lagunak ziren,

eta biktima guztiak dira neba-arreba).

 

Hobi komunean lurperatutako presoak ziren,

gurutzerik gabe, zeinurik gabe; soilik botilak.

 

Eta beira barruan hildakoen izen-abizenak,

jostailuzko belaontziak balira bezala.

 

O, memoria botila horiek bezain hauskorra da.

Gure bihotzen babesean gorde behar dugu,

 

amets egiten jarrai dezagun:

begira nola nabigatzen duten

 

belaontziek askatasunerantz.