17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

GAUEKO TXANDA

 

 

Gaueko txanda amaituta

poligonotik etxera noa oinez.

Bide bazterretik, autoak

bizkor pasatzen dira, txistua

eta haize bolada arrastoan utziz.

Eguna argitzen hasia da,

goiz ekainaren erdialdean.

Eta orduan entzun ditut igelak.

Igelen kantua, ehunka, milaka igel.

Han behean errekaren ur ertzean.

Deika ari zaizkit igelak, deika.

 

Gaueko txanda amaituta

banoa beherantz.