17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

POESIA GAUZA GELDOA DA

 

 

Poesia gauza geldoa da,

ez da nik diodalako,

musek errepikatzen didate

gauza bera goizero.

Bigarren eskutik erosi nituen,

Lizardirenak izandakoak omen.

 

Poesia gauza geldoa da,

astiro sortzen da,

kristalen abiadura berean.

Eta aurkitu egiten dugu ezustean

gure garuneko leize ilunetara

hurreratzen garenean.

 

Ezarian ontzen dira kristalak,

urek lurrean barrena egitean.

Eta horiekin nahasten dira gaubeilak,

paisaia izoztuak, dezepzioak,

pozak eta nekeak, noizbait

olerki bilakatuko direnak.

 

Eta kanpora ateratakoan

kristalei distira landu behar zaie,

ondo zorroztu ertzak eta printzak.

 

Izan daitezen ikusgarriagoak

eta menturaz mingarriagoak.

Musek errepikatzen didate

hauxe bera goizero.

Bigarren eskutik erosi nituen,

Bachmann-enak izandakoak omen.