17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

NESKA PRAKADUNA

 

 

Zain egongo zinela agindu zenidan telefonoz.

New Yorkeko egonaldia bukatu arte

iraungo zenuela, gu ikusteko.

 

Argi berba egiten zenuen gaitzaz.

“Batzuetan nekatuta nago bizitzeaz”,

hori esaten zenidan inarrosi gabe.

 

Herria txiki geratzen zitzaizun.

Neska prakaduna izan zinen,

prakak janztea ere iraultza handi bat zenean.

 

Sasoi okerrean bizitzea egokitu zitzaizun.

Ume bizkorra bai baina ezin estudiatu.

Etxean ez zegoen baliabiderik horretarako.

 

Iraun duzu, derrota txikiak onartuz.

Ikusmena ahultzen bazen, letra handitzeko

liburu elektronikoa erosiz.

 

Paseoan ibili ezin zenuenean, etxepera irten.

Bizitzari ur iturri berriak bilatzen beti.

Mamorroarekin bizitzen hamasei urtez.

 

Irakatsi didazu literaturaz gozatzen.

Santutxuko zuen etxeko liburutegian hazi nintzen.

Kalera joan baino, nik nahiago hantxe geratu.

 

Irakatsi didazu desberdina maitatzen.

Mundu guztia uste berekoa bazen, zu bestelakoa.

Beti bakartiarekin, beti bestearekin.

 

Irakatsi didazu gauza guztiekin gozatzen.

Bertsolaritza eta opera, tabernak eta museoak.

Bizitzaren ederra harrapatzen bazenekien.

 

Bilborako hegaldia hartu aurreko gauean

ipurtargiak ikusi genituen parkean.

Autobidearen ondoan, ehunka ipurtargi.

 

Lo jarri zintuzten, handiegia zen oinazea.

Ipurtargiak ikusi genituen parkean,

zain egongo zinela agindu zenidan telefonoz.