
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
AUZODEFENTSA
deabruaren pareko jarri zuten lehen
unetik, jakina — bera eta baita
auzogile guztiak ere — auzoan lan
egiten zuten eragile guztien kontra jo zuten
prentsak eta poliziak — elkar gidatuz, xaxatuz
udazken hartan ekintzailea bera atxilotu zuten
eta abiada historikoan epaitu eta kartzelatu,
baita bere lagun guztiak ere,
bizilagunak, ezagunak, eta inoiz turismoaren
arriskuez hitz egitera ausartu zen
edonor — turismoaren arriskuez hitz egin zenean
entzutera baino gerturatu ez zirenak ere
auzoa militarki hartu zuten astebetez udaren
hasieran — abuztuan Aste Nagusia debekatu
zuten eta konpartsek protestak eta baimenik
bako jaiak antolatu zituztenean gogor zapaldu
zituzten gobernu aurrerakoien indarrek
uda gogorra izan zen eta denok dugu buruan
ondo gordea — askok azalean
baina gaur, atzera begira, inork ez du
zalantza egiten —
turista taldeari tiro egin eta haietako bi
hil zituenak auzoa salbatu zuen