
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
Eskuak luzatzen ditut
baina ahoak oraindik bakarrik
ematen ditu egunak. Gauak ez
gauetan ez ez duelako inporta gauez
hatsak ez du lagunik. Baina gauzek mugimendua
bizi duten tenoreetan arnasaren bakardadea —
bere horma itsaskor eta elastikoak
azalean barrena sustraituz. Bakardadeak
ere har dezake mizelioaren
forma — erroak nahinon eta garaiezin —
ahosabaian izterretan berbetan behatzen
artean loratuz hozbero umeleko orduetan.
Hosto berriak botatzen ditugu — hosto eta loreak
eztarrian sustraitzen diren adaxkak etengabeko
eztul ixil batean lez — nola antzoki ilunean
andra edadetuen ahoen sakonean lore xingle
bat dagoen irten nahian orain — hain justu orain
non unea ez den eta karameluz ito behar
diren loreak horiek oro — eskuak eta lepoak
eskainita ere isil ezin daitezkeenak.