
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
kontra. Gogortzen ari zait bizkarra. Sentitzen
ditut ipurmasailak hotzago, hotzago,
beroa uriaren lurrak osten didalako.
Sentitzen ditut oinak, oinak geldi,
zolak zurruntzen, uzkurtzen. Gorputza naiz
baina urrunetik. Eguzkia gose da, ezkerreko
masaila eta ezkerreko belarria
irensten dizkit, besoa, begia,
eskua, ezkerrekoak. Itzalarekin
etxetxo bat eraiki dut “zu” liriko
batentzat, iraintzen nauena, txakurrentzako
janaria eskaintzen didana. Su txiki bat
emaguzu gaur, egun honetako ogiarekin. Su txiki
bat eta kaletik kantuka doan gizon horren ahotsa.
Ahotsa naiz baina urrunetik. Su txiki bat
naiz baina urrunetik. Ezkerreko masaila naiz.
Urrunetik.