
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
nahiko nuke hurrengo poemak —
idazten hasi naizen honek,
irakurtzen ari zarenak — nahi bat
izatea barnean — nahi arrai
bat beste nahi baten barnean
nola pentsatzen duzun halako
batean, zerk piztu duen jakin
gabe, nahiko zenukeela hura harekin
baina nola aldi berean
ikusten duzun nahi horrek ez dizula
deitzen — zuk munduratu
duzu, zuk eman dizkiozu hankak
eta zure izena — eta nola abiatzen
den nahi hori — esanekoa
baina isila — nola abiatzen eta
urruntzen den zuri behin ere
deitu gabe
nahiko nuke jada nahia
da — eta nahi guztiak dira
beste nahi batek sortuak
nahiko nuke beraz nahi dut
nahiko nukeen poema isilak
nire izena darama, eta berea —
bi izen, bietako bat nahia
baina poemak ez dit deitzen
eta data jarrita ematen diot
amaiera
2024/IV/25