
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
PERFEKZIOAREN ZAMA ASTUNA
Sugandila infinitu bat irudikatu zenuen
aurrekoan amodioa adierazteko, buztana
galduagatik infinituki osatzen
zaion sugandila. Buztana etengabe hazten
zaion sugandila gisa uler genezake ere, buztan
amaigabe bat duena, denboraren lekuko. Narrastiek
zer dakite mugez? Edo izan zitekeen
buztan zenbatezinak hazten
zaizkiona, maitatzeko
gaitasunaren erara, ez baitauka
amodioak kopuru gehienezkorik, ez dago
esaterik hainbeste maite ditut eta
agortu naiz eta ezin besterik maita.
Nik sugandila mugagabea kausitu dut
kamioan, zuk izendatu eta gutxira,
konbokatua bezala, mundua sortzeko
gaitasuna jaso duenak nola.
Eguzkia maite dute eta arrokak
eta hormak — inor gerturatuz gero zirrikitu
artean gordetzeko.
Hau bidearen erdian
zegoen eta ez zigun ihes
egin, gizaki zein txakur, zapaldua
izateko arriskuan egonik ere. Hau
bidearen erdian zegoen eta bi buztan zituen
edo bitan banatzen zen buztan amaiezina,
beti osatzen, bukaerarik gabe.
Zama handiegia izan
daiteke tai gabe hazteko gaitasun
hori. Nola Baudelaireren albatrosa.
Neurri gabe birsortzeak zuen
agian bide erdian
iltzatuta. Eta akaso
gure iruditerietan badu zer esan
sugandila honek, mugitu ezinda dagoen sugandila
ederregi, perfektuegi honek.
Buztana errotik moztu niezaiokeen
iheserako aukera eskainiz.
Nik egin nuen hanka.