
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
SAEZ DE LAFUENTE
Aititeren dominak atera ditut aitak
oparitu nahi ez zidan poltsatik. Zaharra
zela eta egoera txarrean zegoela zioen
baina beste bat zen arrazoia,
auskalo zein. Orain bi-biak daude hilik eta
dena ukitzea zilegi zaidala
pentsatu nahi dut.
Aitite hil zenean Gasteizko Herriko Tabernak
eskela jarri zion egunkarian.
Urte batzuk lehenago EHUren Leioako fakultate
ireki berriko garbitzailea zen.
Urte batzuk beranduago Lezamara lagundu
gintuen Athleticen entrenamendu batera eta
ez zuen ezer ulertzen — pertsonak dira, laztana,
gizon normalak. Berak zuhaitzen enbor moztuetan
urteak irakurtzen irakatsi nahi zigun anaiari
eta bioi. Nik Zigandaren autografoa nahi nuen.
Hamarkada batzuk lehenago guardia zibil bat zen
fronteran, Andaluzian, aduanako lankideek
lotsarik gabe nola lapurtzen zuten
ikusten. Berak ez, sinetsiko badiogu.
Lantzean behin ijito bat atxilo hartzen
zuten eta paseilloa emateko boluntarioak
ateratzen ziren, beti bakarrik itzultzen
zirenak. Bera ez zen inoiz joan, sinesten diogu.
Urte batzuk lehenago mendian esnatu
zen hordituta. Gaua zen
eta ardiak falta ziren. Goiz hartan zegokion anis
tragoxka gutxi iduri eta inork
ikusi gabe itzuli zen
etxera zinezko hurrupa lapurtzera. Iluntzean, bere
aurretik etxeratutako ardiekin bat egin zuenean,
aitak bizitzan lehenengoz eta azkenengoz
jo zuen. Baina joko bazuen ostiko ona eman
zion — aititek hiru ate zabaldu zituen
kolpeak pasabidean behera bidali zuenean: bana
eskuekin, buruarekin hirugarrena.
Handik hamarkada askora, milurteko
berriaren atarian hil zenean, gure aitaren barruan
zerbait hautsi zen, betirako.
Hagitzez atzerago Espainiaren eta Jainkoaren
defentsan abiatu zen Sobietar Batasunera,
jainkogabe adardunen aurka. Egunerokoak
utzi zituen baina ez naiz deszifratzeko gai.
Dominak argiak dira oso — Espainiako bandera,
esbastikak, División Azul, Falange Española. Batzuk
ez ditut ulertzen baina
fronte sobietarrean zauritutako
Espainiaren heroiei eskainiak ei dira.
Handik urte askora mapamundi batean
azaldu nahi dit zer egin behar izan zuen
eta non baina nik ez dut kontu zaharrik
entzun nahi.
Urtez urte, polizia sekretu
guztiak antzemango ditu kaletik. Hil arte.
Hiru hamarkada beranduago dominak janzteko
tentazioa daukat.
Ez ditut janzten.
Kutxa batean gorde eta banoa, aitarena
zen poltsa berdea bizkarrean hartuta.