
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
bekainak orraztu nizkizun
zure urguilu izandako bekain salbaiak
erdi genetikoak
ebakiondo (asmatu) baten ondorio
erdi
azkenekoz ukitu nahi zintudan
fereka zuzen eta zintzo bat
akaso lekuz kanpo zegoena gure harremanean
akaso hil-jantziaren pean
desegindako eta berreraikitako
gorpu bat zegoela jakitun
hobe da hilkutxa itxita egotea
autopsian dena ebaki zabaldu eta
mugitu behar izan dute —
ez
beste behin begiratu nahi dut
gorpuaren egoera edozein izanda ere
azkenekoz ukitu nahi zintudan
muxu bat arrotzegia zen
niretzat han orduan guretzat
beldurrak beldur
lan ederra egin zuten
zu zinen herio kaxan
zu zinen haserre maskararen
aho okertuarekin —
bekainetan ez
bekainetan ez zinen zu
mendikate luizitu bi
begien gainean —
orraztu egin nizkizun
bero zen gelan
bero urdin epela barnean —
zure gorpuaren hotzak
errukirik gabe hartu zizkidan
hatzen puntak — kanoikada
krudela, nire bizkar muinean
atzaparrak tenkatzeraino
azkenekoz ukitu zintudanetik
eguzkiaren bila nabil
sekula ez bezala
hotz horren apaltzearren