
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
LA CUECA SOLA
Txileko estatu kolpeak mende erdia
du gaur. Bat egin dugu ekaitzetik ihes oroimena
gorpuzteko, hitzez eta dantzaz. Hunkitu
egin naiz. Ez nuen malkotan hasi nahi
— eta nahi nuen. Herriak bikoteka dantzatzen
zuena bakarka dantzatzen jarraitzea erabaki
zuten desagerrarazitakoen senideek, haiek ordezkatu
gabe, haien omenez eta haien aiduru, eta gurekin
konpartitu duzue hutsuneen
oinordetza hori. Material politikoaren
mahaian iaztik ezagun nituen
laminak eskaini dizkiguzue gero eta bi
erosi ditut. Bata sinbolikoagoa da,
besteak zintzo agertzen du
mezua: Inork ez du beste inor salbatuko.
Inor ez da bakarrik salbatuko. Soilik
komunitatean gara denok salbatuko.
Nire aukeraketa goretsi duzue,
zein ederra eta egiazkoa den
azpimarratuz, baina itauna eta
harridura irakurri dizkizuet
begietan, zeinek eta nik
erostea hori, besteekin izaten
ez dakien honek. Hala da. Jakitea
eta ekitea bi dira oso. Badakit
ez naizela salbatuko. Badakit nik
ere, Allendek duela mende erdi
lez, neure buruaz beste egingo dudala,
bakarrik hilko naizela. Gure
aita bezala. Edo nire aita bezala,
anaiak eta biok ez baikenuen beti aita
berbera izan. Pentsatu dut Txile
eta Allende aitaren Quilapayunen
kaseteen bidez zertu zitzaizkidala
eta pentsatu dut ea bizirik izatekotan
esango ote nizun gaur nirekin
Zirika!ra etortzeko, eta baietz esango ote
zenidan —ez— eta begira hau da
nire aita aurkeztuko ote zintudan.
Pentsatu dut Quilapayunen kasetea
apurtu nizulako erosi nizula Quilapayunen
CDa —Basta ya!— eta gaizki hartu zenuela. Eta
pentsatu dut Txile eta Allende izan
zirela bidegurutze bat non planeta osoak
egin zuen porrot eta akaso horregatik
zela zuretzat hain sinbolikoa eta
akaso horregatik dela niretzat hain
inportantea, ia urtero irailaren
hamaikan ahosabaian fusilaren
zaporea sentitzeraino. Inork ez
du beste inor salbatuko. J-ren urteak
dira eta ez nau ospakizunera
gonbidatu eta ez naiz ausartu neure
burua gonbidatzera. Eta bitartean nola
idatzi bizidunei, bizidunez, hemen
daudenez? Hildakoez idaztea errazagoa
da, hildakoei hitz egitea errazagoa den
era berean. Errazagoa gonbidapenak hildakoei
egin zein eskatzea. Nik nor animatu dut Zirika!ra
nirekin etortzen? Txilen ebatzi zen duela
50 urte bizitzak nolakoa
izan behar zuen —artez azaldu du
vergaratarren amak—, ez zedila
zilegi izan berriro ere sekula, ez
Txilen ez eta munduan beste inon,
komunitatean oinarritutako
sistema politikoaz hitz egitea.
Pentsaezina izan zedila sozialismoa.
Suizidioak minutuero ez dakit zenbat leitu
dudan gaur direla munduan. Inor ez da
bakarrik salbatuko. Boric-en
gobernu neoliberalak 1984ra artekoak
baino ez ditu onartzen errepresioaren
biktima gisa, eta eskaintzen dizkien
papurretan arreta psikologikorik ez
dago. 1973an ez zuten Allende bakarrik
akabatu — hori zen gaurko mezu nagusietako
bat. Argi ikusten dugu. 1973an bizitza bizigarriak
akabatu zituzten. Beren buruaz
beste —zuzenean zein zeharka— egiten
dutenak oro Txilen asmatu eta probatu
zuten neoliberalismoaren biktimak dira.
Inork ez nau ni salbatuko. Ni ez naiz
bakarrik salbatuko. Bakarka dantzatzera
behartuta gaude duela mende
erditik. Nik ez dakit komunitaterik
sortzen, ez Monedan, ez fusilez,
ezta CIA, Pfizer edo Pinochet ate joka
daudela ere — hilko naiz bakarrik,
gure aita eta harena bezala bakarrik,
jakinda salbazioa ekaitzetik
ihes bizitza haragi egiten duten
komunitateetan dagoela, eta
dantzan.