
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
Aurkibidea
OMNIA
Beste ezeren gainetik nik idazlea
Mezuak narrastuagatik bertsoak argitsu nahiko
No ndi kmo ztu beh arzi renh itza kama?
Nire munduaren mugak nire hizkuntzarenak
Ametsak burmuinaren zaborrontzia
Badago ikusteko modu bat ikusmenetik
Tenperaturak gora egin ahala munduak
Cervantesek Pierre Menardi lapurtu
SUNT
Gogoratzen duzu mandarina jaten zuen
Lantzean behin kopetatik behera
Ez dakit non egongo den maitasuna
Uste nuen amildegian oinlekuak zizelkatzen
Asteleheneko dilistak berotzen
Gure adinekoen gurasoak hiltzea ez da
Poesia da heriori eska zekiokeen bakarra
Aitaren heriotzak askeago egin nau
COMMUNIA
Baina libertatea gorrotagarria da
Lurrean nago eserita zubiaren oinen
Enpleguak irakasten digu onartezina
Ekintza politikoaren eraginkortasunaz
Tel Aviveko hiritar gazteak gara
Paziente bat izan nuen behin
bere desirara zeramaten bideak
triminduak aurkitu eta atzera altxatu nahi
zituena gorputzean eta gorputzetik — atzerritar
bilakatua zela bere azalean. Astetan aritu
ginen azalaz gorputzaz plazeraz —
baina — kutxatxo nakaratu bat ostentzen zidan
gure arteko lotura nahikoa sendoa zela sentitu arte
Gauero ia, esan zidan kutxatxoa zabalduz halako
batean, ahoa txiki, gauero ia amarekin amesten dut
eta ametsetan elkarrekin oheratzen gara eta
elkarri alua jaten diogu eta amarekin ez denean
nire ahizpekin da eta ez dut lotara joan
nahi
Iluntzero-iluntzero ohera sartzean erregu edo errezo
antzeko errituala ontzen zuen — alferrik
gaur ez dut
ametsik egin nahi, arren, gaur ez, ez amarekin,
ez ahizpekin, faborez, ama ez dadila gorpuztu ez
daitezela haragitu ahizpak, mesedez
amarekin ez ametsik ez amarekin ez
ahizpekin ez ametsik ez amarekin
amarekin