Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

LARRAZKEN

 

 

 

Kanpoan epel da

urriko azken igandean

 

mendebalak Brouillarta

ostatuaren ate ondoraino

ekarri ditu hosto idortuak

 

giro trumoitsua dago,

kafea ordaindu eta bazoaz

—Augustin Chao karrikan barrena—.

 

Goiz da oraindik

inori dei egiteko

 

haize hozkirria

zure bila dabil.