Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

DEMAGUN

 

 

 

Demagun

zure ezpain moreak

dohatsuak direla

ostiral arratsetan

 

nire eskuetan

gerezi-aranondoen

loraldia lehertu dela

 

hor kanpoan

haize beltz otzan bat

dabilela noraezean

zaborrontziak arakatzen

 

hemen barruan

geure bizitzen

jabe izaten

ikasi dugula

 

tarteka, sinpleki,

begietara begiratzen ere

ez dugula ahaztu

 

labean ama orearekin

egindako lau gaztadun

pizza bat harrotzen

ari den bitartean.