
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
ILEORDEA
Onkologikotik bueltan hasi zen dena,
ea ilea berak moztu nahi zuen
edo laguntzea nahi zuen galdetu ziotenean.
Behin eta berriz gogoratzen zigun
ileorde naturala edo sintetikoa
nahi zuen iradoki ziotenean
sentitu zuen herra edo errua
—biak batera nahasian—.
Ez zuen ispilurik nahi etxean.
Gauerdian esna gelditzen hasi zen
eta gauak gero eta luzeagoak ziren.
Amak txakur txiki bat oparitu zion
konpainia egiteko.
Orraztu aurretik ilea
belarrien atzean eman behar zuela
aholkatu zuten egun berean
hasi zen kalera ateratzen
inori azalpenik eman beharrik gabe
konfiantzaz kaoba koloreko
ileorde sintetikoa jantzi
eta beste norbaiten azalean
sartzen aldiro.