Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

GARAI HAUEK NON

 

 

 

Hastapenean

mundua aldatu

nahi genuen,

baina azkenean

munduak berak aldatu

gaitu nahi baino

lehenago.

 

Garai hauetan non

hautu bat egiteak bere

ondorioak dakartzan,

ez egiteak bezain.

 

Non larrialdi irteerarik gabe

bizitza zaurgarriak besarkatzen

ditugun.

 

Inoiz ez den berandu

odol gaiztoa egiteko

edo begiak ixteko.

 

Non zaputzak hartuta

dena aldatuko delakoan

oker gauden.

 

Ez pentsa,

bihar ere ez gara ziurrenik

zoriontsuago izango.