Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

LEIHO HEGIAN

 

 

 

Egun berriari

so naizela

 

farozaina diosal

egiten ikusi dut itsasargitik

 

laboraria galsoroa goldatzen

John Deere traktorearekin

 

enarek nire aire espazioa

urratzen dute tai gabe

 

uztail arratsalde errea da,

jendea pasieran itsasertzetik

 

txalo eta musika hotsak

heldu dira Roger Lanzac zirkutik

 

haurrak gola ospatzen

futbol zelaian

 

ama alargunduari

bisita egin dio semeak

 

lorategiko belarra moztu

dio desbrozadora batekin

 

eta udaberri usaina

hedatu da auzogunean

 

begia zorroztu dut

haragora

 

auzoaren txakurrak

zaunk egin du

 

Wiski katu desagertuaren afixa

eman du farolan Ainesek

 

zeru kaotikoan ez da momentuz

gerra hegazkinik ageri.

 

Zelatan nago

nire leiho hegian

 

etsaia agertzen delarik

abisu emateko.