Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

EBIAKOITZ GOIZA

 

 

 

Jaiki eta kontraleihoak zabaldu ditut.

 

Nire monotoniak ez du neholako epikarik

baina miresgarria da.

 

Gosaria atondu eta kafearen lurrina

irratiaren doinuarekin nahastu da,

zu ohean gelditu zara katuak nola

nagiak ateratzen.

 

Sukaldeko erlojuan bederatziak dira.

 

Trenaren txistu hotsa entzun dut,

zilindrada handiko moto bat gero

eta geranioak ureztatzea ez dut ahaztu.

 

Zeru urdin aratzak ez du urrun behar,

gogoz datoz gomutak pentsamendura

eta kruasana ez dadila falta.

 

Horrelako zerbait behar du

izan zorionak, nik uste.