Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

NIRE TALAIATIK

 

 

 

Itsasoak eta zeruak

bat egiten dute

Santa Barbarako muino

honetan.

 

Itsasorantz egin dute

Ordagna, Lapurdi, Ongi Etorri,

Tximistarri, Orbela eta

Airosa arrantzontziek.

 

Eguzkia gordetzera doa

Jaizkibel atzean,

kresal usaina heldu zait garunera

kalatxoriek erlaitzetako

habietara egin dutenean.

 

Itsasoa herabe dator

arroken kontra,

haizea amorrurik gabe dabil.

 

Harago udatiarrak ikusten dira:

la bŕs c’est l’Espagne, diote

—hatza Jaizkibelerantz dutela—.

Selfie irribarretsuen ondoan

Euskal Herria ez dago salgai

irakurri dut portu sarreran.

 

Pentsakizunetan gordea dut gogoa eta

soa galdu zait labarrean,

gizon bat ikus daiteke olagarrotan.

Ez dakit oskorri hau argazkian

kabituko den.

Zeru saretua hodei apurrez

betetzen hasi da eta

Air Nostrum hegazkina

lur hartzera doa

Hondarribiko aireportuan.

 

Harago begiratu nahi

dudanean begiak ixten ditut,

ez dakit zergatik den.

 

Hemen naizelarik

hangoa naiz,

han nagoelarik

hemengoa.

 

Orainean oroitzeak irauten

duen arterainoko akordua

baino ez naiz.