Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

ERLATIBISMOA

 

 

 

Barbakoa egitea

eta erretzea

debekaturik zeuden

garaiak ziren.

 

Ahoz aho

zabaldu zuten

beldurraren mintzoa

 

eta gogoan dut oraino:

sakelako edizio txikietan

ikasi genuen ezpainka egiten

 

hipermerkatuan erositako

telebista berriak

betiko albiste zaharrak ematen zituen

 

geure egunerokotasun soraiotik

behatzen genuen

munduaren bira

 

eta bizi genuen errealitate objektiboari

gure idealismo absolutua

ekarri genion.

 

Emozioen ibaiertzetik behera

egiten genuen

asteburuetan

 

baina denborak (edo adinak) dena

erlatibizatzen erakutsi zigun.