
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
ARGAZKI ZURI-BELTZA
Horma arrakalatuak zituen
kale-baserri hura dut gogoan
—rouge basque koloreko
ate-leihoak—
laratza zuen salan
hortentsiak atarian
bi behi argal zeuden sartzean
paretaren kontra lotuak
ekonomikaren gainean
sukaldatzen zuen bertako amonak
argazki zuri-beltzean dagoen
kale-baserri hura dut buruan
lur azpiko aparkalekua duen
etxe kotizatu bat dago orain:
à vendre