
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
NAHI DUZUNEAN
Zatoz orain irribarre guztiak izoztu diren honetan
zoriak leihora hartxintxarrak botatzen dizkizunean
erdu zeure tragedia grekoa pairatzen ari bazara ere
gauminak konfiskatzeko bandoak hedatu ondotik
erantzungailuan mezu zaharkituak dauden arren.
Zatoz inoren belardian etzateko gai ez zarelarik ere
bibak inprobisatua ezartzeko asmoz zaudenean
erdu lotsagabe besarkaden negutegitik
ez utzi ordulariari denbora ebasten
ez utzi koman diren pentsaerak besteen eskuetan
barkatzeko prest, baina ahazteko ez zauden arren.
Zatoz damurik gabe zeruertza arakatzen duzularik
goizargia urrikaldu baino lehen
galdutako lorratzen bidetik
zatoz nahi duzun eran
begirada bere galerarekin eta
denbora bere zauriekin gelditu diren honetan.
Zatoz
esku zabalik hartuko zaitut.