
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
ITSASGORAN
Abadiako bunkerraren gaineko
Haize Arrosak erakusten dit
ipar haizearen norabidea.
Inoiz ez dut izan ausardiarik
norantza berria hartzeko
baina itxaroteak zentzua badu
maiteago zaitut itsasgorak
hurbiltzen zaituen heinean,
nire oroimen episodikora
itzultzen zarenean.
Begirada ahaztuak metatuz
eskuzabal egin nahi nuke
etorkizunerantz.
Zure ortzimuga behar dut aurkitu
nire hegoak zabal ditzadan.