Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

ABISU GORRIA

 

 

 

Azalore itxurako

kumuloninbo hodeiak

zeruertzean.

 

Etxean sartu orduko

kale bazterrak zuritu ditu

txingorrak.

 

Tximistak argindarrik

gabe utzi ditu kaleak,

ostatuak, etxebizitzak.

 

Dena da ilun-beltza

eta txikitako

beldur primitibo bera

sentitu dut

aitaren hutsunearekin batera.

 

Nire eldarnioa

hondamendi natural

izendatu dute.