Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

PENTSAKA

 

 

 

Denak dauka

hastapen bat,

amaiera bat,

betierekotasunak

izan ezik.

 

Egunsentiak

eguzkia duen bezala

dauka bakardadeak

ilargi beltza.

 

Gauaren bestaldean

bada goizalbarik,

gogoan bada ameslekurik

eta iragana galduagatik

irabaz daiteke geroa.

 

Oraina da gelditzen den bide bakarra.