
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
FAITS DIVERS
Film batean legez
urpekari bat atera da hondarrera,
gero beste bat.
Hondartza hustu du poliziak.
Argi urdinak ikusten dira,
su-hiltzaileen sirena hotsak entzuten,
segurtasun zibileko helikopteroa,
larria ematen du egoerak.
Segurtasun perimetroa ezarri dute.
Amak haurra hartu du beso batean,
bestean jostailuz betetako poltsa,
lehortzeko betarik gabe kanporatu dute neska bat,
gizon batek txakurra lotu behar izan du
eta la cabane à crêpes etxola itxi du jabeak.
Enbata iristear da, esan du udatiarrak
baina ez
Hirugarren Mundu Gerran lehertu gabe
gelditu den bonba bat aurkitu dute
Zokoako hondartzan.